miércoles, 5 de junio de 2013

Coca Cola "Premio de Relato Corto" Lehiaketaren irabazleak





Laura Ibañez eta María Cascón, DBH 2.mailako ikasleak, Coca Colak antolaturiko "Jóvenes talentos. Premio de Relato Corto"  lehiaketaren irabazle izan dira.

Laura, DBH 2.A-ko ikaslea, lehenengo gelditu da Bizkaiko B taldean eta María, DBH 2.B-ko ikaslea, bigarrena izan da.

Biek hainbat opari jaso zituzten Donostiako Zientziaren Museoan ospatu zen Sari Banaketan eta Euskadiko zein beste Autonomi Erkidegoetako irabazleekin egun ederra pasatzeko aukera izan zuten.

Lehen aldia izan da Ikastolako ikasleak Gaztelaniazko lehiaketa honetan irabazle izan direla.

Zorionak Laura eta María!

1 comentario: