martes, 30 de abril de 2013

Irakurketa gozatuz!

DBH 1. mailako ikasleak, Charlie y la fábrica de chocolate liburua irakurri eta gero, euren gelako irakurketa orduak txokolatez betetzen hasiko dira laster.

Ikasle bakoitzak barruan "urrezko" opari bat daukan txokolatezko tabletak ekarri beharko dau ikastolara. Euren kideentzako opari hori, txokolateaz gain, irakurgai baten proposamena izango da, horrela, danen artean, udarako hautazko irakurgaien zerrenda osatu arte.


Irakurketa ordu gozoak izan daitezala!

jueves, 21 de marzo de 2013

LAUAXETAKO IKASLEAK IV EUSKAL CONFINT-EAN

Martxoaren 14an DBH 2. mailako 4 ikaslek (Garazi Puerta, Maialen Beloqui, Javier Rementeria eta Andrea Cuesta) Busturiako Madariaga dorretxean antolatutako IV Euskal Confint-ean parte hartu zuten. Bertan IRAES 21 sarean dauden beste ikastetxe batzurekin batera orain arte egindakoa eta aurrera begira egin daitekena partekatzen jardun zuten. 



Ez bagara gu, nortzuk?
Ez bada orain, noiz?

Denon artean sortutako adierazpena eta eguneko bideo bat daukazue hemen:



ADIERAZPENA

EGUNEKO BIDEOA


miércoles, 6 de marzo de 2013

ZIENTZIA BIZIRIK!

Zientzia bizirik proiektuarekin jarraituz, DBH 1.mailako ikasleek airearen eta uraren propietateak aztertu dituzte eta hauek frogatzeko esperimentu desberdinak diseinatu dituzte. Ekintza honen helburua esperimentazioatik abiatuz teoria ondoriotatzea izan da, horretarako ikasleei galdera desberdinak planteatu zaizkie.
1.AIREAK MASA AL DU?

 

2. AIREAK BOLUMENA AL DU?

3.URA DISOLBATZAILEA ONA DA?







4.PRESIO ATMOSFERIKOAREN ERAGINA

Holiday in Manchester

The Caribbean

Fiji